Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mallorkako artistak Ginebrako, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen eta Zibilizazioen Aliantza Aretoko Kupulan, lan ikusgarria eta polemikoa egin du.Polemikoa, lana aurrera eraman ahal izateko jasotako diruaren jatorria dela-eta. Nahiko kritikagarria izan baitaiteke proiektuak 20 milioi euroko kostua izanik, horietatik 500000 euro Zapateroren Gobernuak eman izana, Garapenerako Laguntzen Funtsetik hartua. Eta jakina, hor sortzen da polemika...Baina, proiektuari dagokionez, lan ikaragarri baten aurrean aurkitzen gara. Benetan proiektu zaila eta kontuan hartzekoa da. Lana aurrera atera ahal izateko, izugarrizko ikerketak egin eta oztopo askori egin behar izan diete aurre. Artistak laguntzaile askoz osaturiko talde batekin egin du lan, proiektuaren garrantzia, zailtasun eta dimentsioengatik. Miquelek kolore biziko itsas kobazulo bat irudikatu nahi izan du; Itsasoa, kanpoko irudikapen gisa eta Kobazuloa, barneko gisa. Bertan zazpi olatu irudikatu ditu eta estalaktita erraldoi asko, izugarrizko buruhausteak eman dizkiotenak. Hori guztia aurrera eraman ahal izateko, beste materialen artean, paintball pistola, kaleak garbitzeko erratza, nepoxido materiala eta 35.000 kilo margo erabili ditu.Bukatzeko, niri Miquelen lana ikaragarria iruditzen zait, bere kalitate, zailtasun, ikerketa eta abarrengatik, eta bereziki, lortu dituen testura ikusgarriengatik. Hori dela eta, nire hurrengo erakusketarako lan berezi batzuk sortzen ari naiz, testuren eta leherketaren bilaketatik abiaturik, hari zuzenduriko omenaldi apal moduan. Miquel Barceloren lan horrek nire atentzioa eta miresmena ostu baititu.Itziar Nazabal