4 kideren kaleratzeagatik ISSAko langileek protesta bilkurak eginen dituzte

Guaixe 2008ko abenduaren 21a

Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak (3 LAB, 2 ELA eta 2 UGT) kontratuen etetea egiteko enplegu erregulazio espedientea onartu zuten abenduaren 15ean. Aldeek adostutako akordio horren arabera 2009ko lehen sei hilabeteetako ostegun eta ostiraletan ISSAn ez dute lanik eginen. Gainera, ez zen kanporatzerik aurreikusten. Adostutakoaren arabera, gaur egun eguberrietako oporrak dituzten langileak lanera hilaren 12an bueltatuko dira.IritziaHorren ondoren, hilaren 19an, kaleratze gutunak jaso zituzten lau langileek. Zuzendaritzak bilera batean eman zion horren berri enpresa batzordeari. Langileen ordezkariak ez daude kaleratzeekin ados, uste dutelako "hautsi egiten duela enplegu erregulazio espedientea lortzeko akordioa. Hura kontratuen langile guztien kontratuen eteterako zelako eta ez kanporatzeko". Zuzendaritzak "gezurretan" ibili denaren irudipena" dute enpresa batzordeko kideeak. Bestalde, Lan Departamentuari "halako abusurik ez onartzeko" eskatu dio. ISSAko zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko akordioa automobilgintzaren sektoreak bizi duen krisiaren ondorioa da. Altsasuko lantegian autoendako barra egonkortzaileak ekoizten dituzte eta, antza, produkzioa jaitsi egin da.