Seniorrak, Autonomiako 2. Maila. Lehen fasea

Guaixe 2008ko abenduaren 23a

Asteburuan Autonomiako 2. Mailako lehen faseko azken jardunaldia jokatu zen bigarren multzoan. Elurragatik atzeratutako lehia jokatu zuten Lekarotzek eta Altsasu Beteranoek Elizondon, eta altsasuarrak izan ziren nagusi, 56-64 irabaziz. Horrela, lehen fasea bukatuta, San Juan taldea izan da onena, 19 punturekin, eta Altsasu beteranoak hirugarrenak sailkatu dira, 17 punturekin. Denboraldi hasiera bikaina egin dute altsasuarrek. Ilbeltza bitartean atsedenaldia izango dute.