Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Sebastian harategiak Euskadiko XI. txistorra txapelketan bigarren saria lortu zuen hilaren 19an Ordizian. 44 ekoizle aurkeztu ziren Gipuzkoako Urdai-saltzaileen Gremioak antolatutako lehiaketara eta, esan bezala, Sebastian harategiak bigarren saria eskuratu zuen. Harategi altsasuarrari ez zaio podium hori arrotz egiten, iaz lehen saria eskuratu baitzuen eta duela hiru urte txapeldunorde izan zen harategi altsasuarra. Bere palmaresean ere daude: Euskal Herriko txapela 1995ean eta bigarren postua 1997an, 1998an eta 1999an. Sakanako txapela 1995ean jantzi zuen. Odolkiengatik ere 1989an saria jasotakoa da harategia.