Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean bildu ziren lantegiko zuzendaritza eta enpresa batzordeko (3 LAB, 2 ELA eta 2 UGT) kideak. Bilkuraren ondoren, kanporatutako lau langileak berriro kontratatzea erabaki du zuzendaritzak. Baina, martxoan gaia aztertzeko biltzekotan gelditu dira. Zuzendaritzak enpresa batzordeari jakinarazi dionez, "aurten lau langile daude soberan eta heldu den urtean gehiago izan litezke". Enpleguko erregulazio espedientea adostu eta gero enpresak lau langile kanporatu zituen. Langileak ez zeuden neurriarekin ados eta aste honetarako protesta bilkurak deitu zituzten, ilbeltzaren 12rako greba deialdia egin zuen eta Gobernua gertatutakoaz jakinaren gainean jarri zuten. Gauzak horrela, zuzendaritzak erabakia berriro aztertu zuen eta martxoan biltzekotan gelditu ziren aldeak.