Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ilbeltzaren 12an hasiko da Mikeldi Diez Aldama altsasuarraren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Mikeldi 2005eko otsailaren 9an atxilotu zuten beste dozena bat pertsonarekin batera. Bi urte eman zituen altsasuarrak espetxean. Atxiloketa haiek guztiak Baltasar Garzon epaileak agindutako sarekada "prebentiboen" barruan kokatu ziren. Dirudienez, atxilotutakoen izenak Ibon Fernandez Iradiri bere garaian atzemandako dokumentuetan agertzen omen dira. Haietan oinarrituta poliziak ondorioztatu zuen Mikeldi "ETAko kidea" zela. Mikeldik leporatzen zitzaiona ukatu egin zuen epailearen aurrean. Gainera presioak eta jipoiak salatu zituen. Bestalde, Etxerat erakundeak ilbeltzaren hirurako manifestazioa deitu du Bilbon. Hainbat eragile eta pertsonak bat egin dute deialdiko manifestuarekin eta manifestazioan parte-hartzera deitu dute, tartean sakandarrak.