Dendariek gonbidatuta egindako erosketa

Guaixe 2008ko abenduaren 31

Altsasuko Dendarien Elkartearen eguberrietako kanpainako zozketak sarituak ditu dagoeneko. Conchi Lopez altsasuarrak eskuratu zuen sari nagusia: elkarteko kide diren 10 denda edo gehiagoetan 3.000 euroko erosketa egiteko aukera. Sariaren berri ematen zuen auto batean Altsasun denda batetik bestera ibili zen Conchi, elkarteko kide batekin batera eta elkarteko kide diren 21 establezimenduetan egin zuen erosketa. Altsasuko Dendarien Elkarteko kide den establezimenduren batean eguberrien aurretik erosketak egin dituztenen artean ere beste sari batzuk ere zozketatu ziren. Hala, Altsasuko Carmen Rodriguez Artek eguberrietako zare eder bat eskuratu zuen. Nerea Martinez altsasuarrak, azkenik, Donostiako talasoterapia baterako bi sarrera eskuratu ditu.