Literaturaren plazeraz gozatzeko eskaintza

Guaixe 2009ko urtarrilaren 12a

Testu Bazkaren ilbeltzeko saioa gaur, 19:00etan, izanen da, Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Kima Euskara Taldearen ekimen hori "irakur zaletasuna, literatura maite dutenen eta idazketaren sekretuak ezagutzea maite dituztenen topaketa". Gure Etxean bilduko dira guztiak eta "lagundutako irakurketa bat" eginen da. Horretarako idazle baten testu labur bat irakurriko dute. Denen artean hura irakurri eta gero, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia, zukua, sekretuak, egitura eta beste ateratzen saiatzen gara.