Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autonomiako 2. Mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian. Orain arte lehen fasean aritu dira, Altsasu Juniorrak taldea lehen multzoan eta Altsasu Beteranoak bigarrenean. Lehen fase hori despedituta, Autonomiako 2. Mailako Senior Mailan, lehen multzoan Bortzirietako Toki Ona taldea izan zen liderra, 20 punturekin, eta Altsasu Jubenilak seigarrena eta azkena sailkatu zen, 10 punturekin. Bigaren multzoan, ordea, San Juan taldea izan zen onena, 19 punturekin. Altsasu Beteranoak hirugarrena sailkatu zen, 17 punturekin. Lehen fasean egindako lana aintzat hartuta, Autonomiako 2. Mailako Seniorretan bigarren fasean murgilduta daude orain. Asteburuan lehen jardunaldia jokatu zen, eta orain taldeak bi multzotan banatuta daude: 1 eta 9 postuen artekoa - hemen aritzen da Altsasu Beteranoak taldea - eta 10 eta 18 postuen artekoa - Altsasu Jubenilak aritzen dena - . Bigarren faseko 1 eta 9 postuen multzoan, Altsasu Beteranoak taldeak atseden jardunaldia izan zuen. Sailkapenean momentuz Toki Ona taldea dago buruan, 2 punturekin. Altsasu Beteranoak bederatzigarrenak dira, punturik gabe, oraindik jokoan sartu ez direlako. Asteburuan bigarren jardunaldia jokatuko da eta Altsasu Beteranoak taldea lehian sartuko da. Etxean jokatuko dute, Zelandi kiroldegian, igandean, 12:00etan, hain zuzen ere Toki Ona liderraren kontra. Bigarren faseko 10-18 postuen multzoan Altsasu Jubenilak taldeak ere atseden jardunaldia izan zuen. Lehen jardunaldia jokatuta momentuz Lekaroz taldea dago buruan, 2 punturekin. Altsasu Jubenilak 10.ak dira, punturik gabe. Asteburuan bigarren jardunaldia dago jokoan eta Altsasu Jubenilak-ek etxean jokatuko du, Zelandin, ostiralean, 20:00etan sailkapenean buruan dagoen Lekaroz taldearen kontra. Ea zer moduz moldatzen diren Altsasuko bi taldeak bakoitzaren multzoko liderren kontra.