Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezbeharra asteazken goizean gertatu zen, Construcciones Muroak Altsasun duen eraikuntza lan batean. LAB sindikatuak eraikuntza arloko lan baldintzak nabarmendu ditu, haiek langileengan "zuzenki nekea eta estresa handiagoa sortzen" dutela ondorioztatuz. Aldi berean, LABk exigitu du "lan orduetan jasotako istripu bat izan den heinean egoera hauek argitzea". Langilearen familia eta lagunei elkartasuna adieraztearekin batera, gaurko protesta kontzentrazioa deitu du. Krisiak ere hiltzen gaitu leloa izanen du bilkurak eta Altsasuko udaletxe aurrean eginen da, 19:00etan. Iaz Sakanan lan istripuan bi pertsona hil ziren.