Baikolar eta Zuntaipeko hondakin-urak garraiatzeko sare berria

Guaixe 2009ko urtarrilaren 14a

Zuntaipe, Baikolar eta Basomuturreko hondakin-urak alde zaharreko saneamendu sarearekin bat egiten dute Basomuturren dagoen ponpaketa estazioan. Lotune horretan arazo ugari izaten dira, bi auzoen arteko desnibela handia delako. Arazo horiek saihesteko, sare berri bat eraikiko da aipatu auzoen hondakin-urak Urdainen dagoen araztegira eramateko. NILSAk hartuko ditu bere gain egitasmoa eta lanak. Sare berria Errekalde errekaren parean eraikiko da, Uzkulu, Maibelo, Otadibarren, Sasibitarte eta Zangitubarrengo nekazal lurretan. Egitasmoaren arabera erregistro estalkiak partzelen mutur batean jartzen saiatu dira, ahalik eta kalte gutxien egiteko. Aipatu lana bukatutakoan energia aurreztu eginen da, Basomuturreko ponpaketa estazioa kenduko baita.OrdenantzakAltsasuko Udalak bi ordenantza berri hasiera batez onartu ditu. Batetik, arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzearen gainekoa, eta bestetik, larrialdiko laguntzak noiz eta nori eman arautzen duen ordenantza. Onetsitako arauak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.