Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak urte hasierarekin egutegi bat banatu du etxe guztietara. Egutegiko irudian 5 gizon ageri dira labadora baten inguruan. Genero berdintasun planaren barruko sentsibilizazio ekintza da egutegiaren banaketa eta gizon-emakumeen artean etxeko lanen banaketa orekatua bulkatu nahi du. Hala jakinarazi digu Mari Jose Notario zinegotziak. Berak esan digunez jendearen artean zer esana ematen ari da egutegiko irudia.