Kamaradak Altsasun

Guaixe 2009ko urtarrilaren 14a

Abenduaren 27an aurkeztu zuen bere burua Altsasuko Gaztetxean Kamaradak gazte sare internazionalista. 20 bat pertsona bildu zituen deialdiak. Hizlariek azaldu zutenez "erabaki asko hartzen dira mundu mailan eta horrek mundu mailako perspektiba beharrezkotzat jotzen du". Horregatik, Kamaradak "euskal gazteek nazioartearekiko ezagutza bultzatu nahi du". Azaldu zutenez "nazioartean interesa duen edonori edo dagoeneko alor honetan lanean ari denarendako" tresna da Kamaradak. Haien esanetan "internazionalismoa gazte mugimenduko zeharkako lerro bat bihurtzeko helburuarekin, elkartasuna baino haratago, praktika politiko bat bezala ulertzen da". Kamaradak-en aurkezpenean ere Palestinaren egoeraz eta Israeli boikota egiteko kanpainaren berri eman zuten Kamaradak-eko kideek.