Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autonomiako 2. Mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian. Lehen fasea jokatu eta gero, Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan ari da lehian, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. 1-9 postuen arteko multzoan, Toki Ona Bortziriak liderraren kontra jokatu zuten Altsasuko Beteranoek. Partida ikusgarrian, 74-81 galdu zuten altsasuarrek. Horrela, Toki Ona taldeak lidergoari eutsi zion, 4 punturekin. Altsasu Beteranoak bederatzigarrenak dira, puntu batekin. Larunbatean Iruñean jokatuko du Altsasu Beteranoak taldeak, 3 punturekin sailkapenean seigarrenak diren Ursulinas taldearen kontra, 20:00etan. 10-18 postuen multzoan, Altsasu Jubenilak eta Lekarotzek jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen. Sailkapenean Amaya da liderra, lau punturekin, eta Altsasu Jubenilak taldea da, punturik gabe. Larunbatean Iruñean jokatuko dute altsasuarrek, 17:00etan, 2 punturekin sailkapenean seigarrena den Inmobiliaria Urdax Vedruna taldearen kontra.