Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteazkenean eraikuntzan lan egiten zuen langile bat bihotzekoak jota hil zen. Hurrengo egunean LAB sindikatuak deituta Altsasuko udaletxe aurrean kontzentrazioa egin zen, krisiak ere hil egiten gaitu. 2008an 109 hildako leloa zuena. 30 bat pertsona bildu ziren pankartaren atzean. Bilkura horrekin LAB sindikatuak salatu nahi izan zuen "egungo egoera ekonomikoarekin eraikuntza dela sektore kaltetuenetakoa", lanpostuak galtzearekin batera "langileengan zuzenki nekea, eta estresa handiagoa sortzen duten lan baldintzak" ezarri direla salatu zuen. Sindikatu abertzaleak, aldi berean, hainbat galdera luzatu zituen: "langile honek egungo egoerarekin loturik presio edo estres egoerarik jasan al du ? Lan erritmoak nolakoa izan dira? Eraikuntzan ohikoa den lan oso gogorraren aurrean, langile honek sentsibilitate berezirik ba ote zuen?"