Gurasoendako protekzionismoari eta autoritate faltari buruzko tailerraren segida

Guaixe 2009ko urtarrilaren 21a

Iazko udazken akaberan Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Altsasuko Udal Ludotekak gurasoei zuzendutako tailerra antolatu dute. gurasoen protekzionismoaz eta autoritate falta izan zen tailer haren ardatza. Antza, gaiak interesa piztu du gurasoen artean eta tailerrari segida ematea erabaki dute antolatzaileek. Ana Beamount hizlariak gaian sakonduko du bi saio berritan. Horietan mugak jartzeko estrategiei buruz hitz eginen du. Saioak ilbeltzaren 28an eta otsailaren 4an izanen dira, asteazkenarekin, 10:30etik 12:30era ludotekan. Interesatuek hilaren 26ra arte dute izena emateko epea. Horretarako 948 467 662 telefonora deitu edo ludotekatik pasa daitezke.