Gaztelekuko lanak aurten hasiko dira

Guaixe 2009ko urtarrilaren 23a

Astearteko ezohiko bilkuran Altsasuko Udalak erabaki zuen aurten Gaztelekua egiteko egitasmoa prestatzea eta hastea. Mojen ikastetxea zen eraikineko lehen solairuan kokatuko litzateke 12 eta 18 urte bitarteko gazteak hartuko dituen gunea. Horretara 900.000 euro bideratuko ditu Altsasuko Udalak, Espainiako Gobernuak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik aterako dituenak. Aipatu funtsa horretatik Altsasuko Udalak gehienez ere 1.332.191 euro jasoko ditu funts horretatik. Gainontzeko diru-kopurua Iortia kultur gunean teilatua jartzeko, dantzalekuko igerilekuan inbertsioak egiteko eta Burunda pilotalekuan sabai izuna eta argiteria aldatzeko erabiliko da.  AldaketakAstearteko udal bilkuran NaBaiko zinegotzi Jonjo Agirreren dimisioa onartua izan zen. Ordezkoaren izenik ez zen argitu. Bitartean Jonjok zuen NaBairen bozeramaile kargua alkateak beteko du. Horrekin batera, eta zinegotzi berria sartu bitartean, udal batzordeen ardurak aldatu egin dira. Ezker Batuko zinegotzi Arturo Carreñok Hezkuntza eta Kultura batzordeen buru izanen da. Gazteria, euskara eta kirol batzordeak banatu egin dira eta Iñaki de Miguel arduratuko da haietaz. Alkatea batzorde buru zen garapen ekonomiko, merkataritza eta turismo batzordeari agenda 21 gehitu zaio. Azkenik, Mari Carmen Otaegi nekazal, abeltzain, mendi eta ingurumen batzorde buru izanen da. Zinegotzi hori ere mankomunitateko  bileretan parte hartuko du. ProiektuakAltsasuko Udaleko tokiko gobernu batzarrak astelehenean erabaki zuen Nafarroako Kutxako Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu programara zein bi proiektu aurkeztea. Alde batetik, Iortiako kultur jarduerak antolatzeko dirua eman dezakete kutxako bezeroek. Bestetik, kontziliazio jardueretarako beste proiektu bat ere aurkeztu du udalak. Kutxako bezeroek aurten egiten dituzten ekarpenen emaitzak heldu den urtean ikusiko dira. Hirugarren proiektu bat erabakitzeko du udalak. Bestalde, Altsasuko Udalak Santa Ageda ospatuko duten kintoendako baldintzak zehaztu ditu. 1.600 euroko fidantza eta dozena bat suziri egunero. Bikoitza dirua kontatuko duten egunean.