Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste honetan hainbat karriketako zorua asfaltoarekin berritu da. Altsasuko Udalak Isidoro Melero kaleko zati bat asfaltatu du, San Juan kalearekin lotura egiten duena. Horren ondoren langileak San Pedro etorbidean zorua berritzeko lanak egin zituzten. Atzo eta gaur, berriz, Pilotajaukuko bidea asfaltatzen eman dute, Txioka haur ikastola eta udal biltegiaren arteko zatia hain zuzen ere. Horietaz gain, Zelandi ikastetxe publikoko aparkalekuaren zorua ere berritu da.