Iortian izerditan blai

Guaixe 2009ko urtarrilaren 23a

Azken egunetako soinean izan ditugun beroki eta lepokoak kendu eta izerditan blai jartzeko aukera izanen dugu bihar Iortia kultur gunean, 20:30ean. Txalo produkzioak taldeak eginen du hori posible, eszenatoki nagusia gimnasio bihurtuta. Bertan topo eginen dute La gota gorda antzezlaneko bi protagonistek. Bizian helburu ezberdinak dituen pertsonak dira, negozio gizona bat eta artista izan nahi duen gaztea bestea, biak ere haien helburuak betetze aldera duten guztia emateko prest. Gimnasioak berdindu eginen ditu bi gizonen mundu kontrajarriak eta batak nola besteak izerditan blai amaituko du. Iker Galarza (Vaya semanita) eta Joseba Usabiaga (Goenkale) ETBko aktore ezagunak protagonista izanen dituen komedia.