Musika eskolako bost irakasle kontratatzeko deialdia

Guaixe 2009ko urtarrilaren 27a

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, abenduaren 22an egindako bilkura arruntean, onartu zuen lan publikoaren 2008ko eskaintza egitea. Hala, Altsasuko Udalak musika eskolarako bost lanposturen eskaintza egin du. Ondoko hauek dira udalak eskaini dituen lanpostuak: batetik, musika hizkuntza, eskolania eta abesbatzako irakaslea; bestetik, musika hizkuntzako irakasle lanpostua; hirugarrenik, gitarra klasikoko irakasle lanpostua; laugarrenik, piano eta teklatuko irakasle lanpostua; azkenik, soinu handi eta txikiko irakasle lanpostua. Lanpostu guztiak oposizio-lehiaketa bidez esleituko dira eta E mailakoak dira, bigarrena izan ezik, B mailakoa dena. Guztietan beharrezkoa da euskaraz jakitea, hirugarren hizkuntza eskakizuna eskatzen da.