Salerosketa azokan

Guaixe 2009ko urtarrilaren 28a

Aurreko asteazkenean ez bezala, gaurkoan Altsasuko azokara etortzen diren saltzaileak haien postuak jarri dituzte. Kultur gunearen aurrean, Baratzeko bide plazan eta Iortia plazan jarri dituzte postuak saltzaileek. Zama-lanak direla eta zenbait ibilgailu berandu atera dituzte azoka eremutik baina kokapen berrira egokitu dira saltzaileak. Aurreko astearekin alde bakarra Iortia plazan jarri diren bost postuak dira. Guztiak ere arropa saltzaileenak. Bestalde, Baratzeko bide etxebizitzen parean bi salmenta postu ilara jarri dituzte. Azkenik, liburutegiko kristaldegiaren kontra fruta saltzaile bat kokatu da. Hotza egiten badu ere, jendearen joan etorria nabari da eta lasai ibil daitezke postu ilaren artean.