Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko margogileak erakusketa berria mustu zuen atzo Iruñean, Nafarroako Medikuen Elkargoaren egoitzan. Otsailaren 12ra arte bertan egonen dira ikusgai bere azken lanak, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik gaueko 21:00etara. Testura eta materialen leherketaErakusketaren koordinatzailearen hitzetan heldutasun profesionalera heldu da Itziar Nazabal. Bere egin dituen estetika, estilo eta teknikak agerian jarri ditu teknika mistoko 20 oliotan. Barne-indar sutsuko margolaria da Itziar, sentiberatasun handikoa eta, aldi berean orekatua. Testura eta materialen leherketa daude margolanen oinarrian, gogo aldartearen ondorio diren leherketak. Leherketa horretatik irudia sortzen da batzuetan, eta leherketa hutsean geratzen da bestetan. Itziar Nazabalek bere margolanetara eraman ditu bere amets, bizipen eta kezkak. Giza dimentsioan jartzen du indarra eta, aldi berean, zeru eta lurren arteko espaziora garamatza. Historiaz beteriko txokoak aurki ditzakegu bere lanen artean, Marokoko hirietako bazterrak esaterako. Eta haren ondoan inguratzen gaituen espazio edo Bing-bang-a.