Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaleko garapen ekonomiko, merkataritza, turismo eta Agenda 21 batzordeak astelehenean egin zuen bileran oniritzia eman zion Generorik gabeko lanbidea aukeratu izeneko kanpaina garatzeari. UPN abstenitu egin zen eta gainontzeko taldeek alde bozkatu zuten. Aurreko urteetan ere egin da kanpaina hori. Bere helburua da aukera profesionalak edo ikasketak aukeratzeko orientazioa eskaintzea ikasleei, betiere Sakanako lan-merkatua aztertu eta kontuan hartuz eta genero estereotipoetatik at dauden aukerak aztertuz. Udalak aurtengo aurrekontuan 4.850 euro bideratuko ditu kanpaina garatzeko.