Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriki Instituto Español a la Excelenciak gozogintzako bikaintasunaren saria eman dio Fortxo gozotegiari. Fortxok berak azaldu digunez, "konpainia horrek establezimenduen jarraipena egiten du. Horretarako bezero, hornitzaile eta osasun arloko ordezkarien iritziak jasotzen ditu eta horren arabera sariak ematen ditu". Konpainiak berak bere web orrian azaltzen duenez, "bere sektorearen barruan enpresa irudiagatik eta, batez ere, eskaintzen duten kalitateagatik, produktuengatik eta zerbitzuengatik nabarmentzen diren enpresak" nabarmendu nahi dituzte. Gozogile altsasuarrak eskultura eta plaka bana jaso ditu sari gisa. Horrekin batera excelenciareposteria.com gidan gomendatutako establezimendu gisa agertuko da. Fortxok esan digunez "pozik nago egindako errekonozimenduarekin". Bezeroen konfiantza eskertzeko, heldu den asteazkenean, Fortxok bezeroekin detaile bat izanen duela aurreratu du.