Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Seniorrak-Autonomiako 2. Maila. Bigarren fasea. 1-9 postuen multzoko 3. jardunaldia: Fonseca Ursulinas 54 - Altsasu Beteranoak 59 / 9-18 postuen multzoko 3. jardunaldian: Inmobiliaria Urdax Vedruna 66 - Altsasu Jubenilak 61Autonomiako 2. mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian, lehen fasea jokatu eta gero, Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan ari da lehian, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. Lehen faseko bide berdina hartu du bigarren faseak, Beteranoek irabazi duten bitartean, Jubenilek galdu baitute. 1-9 postuen arteko multzoan, 3. jardunaldian, Fonseca Ursulinas taldea izan zuten arerio Altsasuko Beteranoek. Emozioz betetako partidan 54-59 irabazi zieten altsasuarrek Iruñekoei. Sailkapen orokorrean San Juan taldea da lider berria, 6 punturekin. Altsasu Beteranoak seigarrenak dira, 3 punturekin. Igandean etxean jokatuko dute Altsasuko Beteranoek, Zelandi kiroldegian, 12:00etan, 4 punturekin hirugarrenak diren Etxabakoitz taldeko jokalarien kontra. Partida konplikatua dute, beraz, beteranoek. 10-18 postuen multzoan, Altsasu Jubenilak taldeak galdu egin zuen, bost puntuko aldearekin, Inmobiliaria Urdax Vedruna taldearen kontra. Partida paretsua izan zen, baina azkenean Vedrunakoendako izan zen garaipena. Sailkapenean Amaya da liderra, sei punturekin, eta Altsasu Jubenilak taldea bederatzigarrena da, azkena, puntu batekin. Ostiralean Altsasun jokatuko dute Altsasuko gazteek, 20:00etan, 5 punturekin sailkapenean bigarrena den Cantolagua taldearen kontra. Ea zer moduz doakien.