Bakea eta bortzakeriarik gabeko eskola-jardunaldia Sagrado Corazón ikastetxean

Guaixe 2009ko otsailaren 6a

Balore horiek sakontzeko aurreko ostiralean antolatutako jardunaldia aprobetxatu zuten. Astean zehar, lehenengo orduan, eskola-elkarte osoa hainbat hausnarketa egin zituzten. Ikastetxeko maila guztiek aurkeztu zituzten diskurtsoak egungo egoera larriez eta txiki-gazteen eskubideak errespetatzen ez direla kontu handian harturik. Pasa den ostiralean, urtarrilaren 30ean, ikastetxeko kide guztiak (ikasle, irakasle, guraso batzuk eta zuzendaria) Bakearen Asteari bukaerari emateko festatxo berezi batean elkartu ziren ikastetxeko patioan. Han, klase bakoitzak hartu duen eta hemendik aurrera bete behar dituen konpromisoak irakurri eta itsatsi zituzten pankarta batean. Bukatzeko kolore askotako puxika mordoa bota zituzten ikastetxeko azken solairutik.