Beteranoak bide onean

Guaixe 2009ko otsailaren 3a

1-9 postuen multzoko 4. jardunaldia: Altsasu Beteranoak 77 - Etxabakoitz  51 9-18 postuen multzoko 4. jardunaldia: Altsasu Jubenilak - Cantolagua (atzeratuta)Autonomiako 2. mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian bigarren fasean. Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan dago, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. 1-9 postuen arteko multzoan, 4. jardunaldian, Altsasuko Beteranoek partida bikaina egin zuten, Etxabakoitz taldeari 77-51 irabazita. Etxean jokatu zuten altsasuarrek eta garaipenaren bideari eutsi zioten. Sailkapen orokorrean San Juan taldea da lider, 8 punturekin. Altsasu Beteranoak bosgarrenak dira, 5 punturekin. Igandean, otsailaren 8an, atzera ere etxean jokatuko dute Altsasuko Beteranoek, Zelandi kiroldegian, 12:00etan, 3 punturekin azkenak diren Aranguren taldeko jokalarien kontra. Ea beste garaipen bat lortzen duten.  Bestalde, 10-18 postuen multzoan, Altsasu Jubenilak eta Cantolagua taldeak jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen. Sailkapenean Amaiak jarraitzen du lider, 7 punturekin, eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrena da, azkenak, puntu bakarrarekin. Ostiralean, otsailaren 6an, Altsasun jokatuko dute Altsasuko gazteek, Zelandin, 20:00etan, 6 punturekin sailkapenean bigarrena den Peña Azagresa taldearen kontra. Ea partida zail horretan zer moduz doakien.