Kiroldegiko jarraipen udal batzordeak monitoreen gaia aztertu zuen

Guaixe 2009ko otsailaren 6a

Asteartean Zelandi kiroldegiko kudeaketari jarraipena egiten dion batzordea bildu zen. Mahai inguruan udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak eta kiroldegia kudeatzen duen enpresako ordezkariak izan ziren. Monitoreek kontratua berritzea erabaki ez dutelako deitu zen bilera. Bezperan udala langileen ordezkariekin bildu zen eta haien eskakizunak jaso eta enpresari jakinarazi zizkioten. Lan hitzarmenean jasotakoa kobratzen dute, baina Nafarroako bataz bestekoaren oso azpitik dagoela jakinarazi zioten udalari. Kiroldegia kudeatzen duen enpresak bileran udalari azaldu zion kontratuak berritzeko prest dagoela, baina soldata igoera enpresa eta langileen artean helburuen araberako pizgarrien sistema bat zehaztuz egitea proposatu zuen. Enpresak azaldu zuen ezin zutela orain soldatarik igo, hiru hilabete martxan dagoenean. Haien politika omen da soldata igoera egitea langileri gastuak sarreren % 45a baino gutxiago denean. HitzarmenaUdalak eta Nitram Pool enpresaren artean hitzarmen bat sinatuta dago eta haren arabera kiroldegiaren kudeaketa egokia arautzen da. Langileriari dagokionean, batzorde horren egitekoa da ziurtatzea lan hitzarmenak eta lan arloko legedia betetzen dela ziurtatzea. Horren arabera, lan arloko aldarrikapenak enpresaren eta langileen artean konpondu beharrekoak dira.