Lanak erdialdean eta Geltoki auzoan

Guaixe 2009ko otsailaren 11

Ilbeltza akaberan hasi ziren Altsasu erdiguneko eta Geltoki auzoko eta Felix Arano kaleko sareak eta zoladura berritzeko lanak. Bi lanak ere Nafarroako Gobernuaren azpiegiturak berritzeko azken lau urteko planaren barruan daude eta horregatik udalak aurrekontuen %30 estali beharko du. ErdiguneaIortia kultur guneko plazatik eta Altzania karrikara bitarteko kaleak, Intxostia zeharbidea barne hartzen ditu hasi berri diren lanen egitasmoa. Obenasa enpresa arduratuko da haiek egiteaz eta trukean 1.648.540 euro jasoko ditu. Lanak zortzi hilabeteko iraupena izanen dute. Txunkai aldeaGeltoki auzoa eta Felix Arano kaleko sareak eta zoladura berritzera 999.889 euro bideratuko dira. Construcciones Zaraz enpresak jasoko du diru hori eta lanak zapi hilabete eta erdian egiteko epea du. Lan horiek despeditzean gaur egun Altzania errekan bukatzen duten inguru horretako etxebizitzen ur zikinak bilduko dira. Horiek araztegira bidaltzeko beste lan bat egin beharko du etorkizunean NILSAk. Bi kale horietako eta Ibarrea industrialdeko ur zikinak jasotzeko hustubidea ere eraikiko da. Horretarako 150.000 euro bideratuko ditu udalak.