Catholic cabaret Iortian

Guaixe 2009ko otsailaren 13a

Ez ohiko irudia ekarriko du XXL Producciones antzerki taldeak bihar, 20:30ean, Altsasuko Iortia Kultur Gunera: hiru moja kabaret dantzan jarriko ditu.Mojak arduratuta daude igandetan, meza garaian, erdi hutsik egoten delako eliza. Bitan pentsatu gabe, lanean jarriko dira ardi beltzak elizara erakartzeko. Umorea ardatz hartuta, XXL taldeak erreforma berria egiten jarriko ditu mojak. Erabaki ausart, inuzente eta dibertigarriak hartuko dituzte; hori bai, ez oso ortodoxoak.