Igandean hasiko den Andaluziako Itzulian ariko da Azanza

Guaixe 2009ko otsailaren 10a

Otsailaren 15ean, igandearekin abiatuko da Andaluziako Itzulia-Ruta del Sol lasterketa, eta otsailaren 19an despedituko da. Parte hartuko duten txirrindularien artean dago Euskaltel Euskadiko Jorge Azanza, bertan ariko den sakandar bakarra. Azanzaren lana Samuel Sanchez taldeburua laguntzea izanen da. Andaluzian lehiatuko diren taldeen artean Oscar Guerrero altsasuarrak zuzentzen duen Contentpolis Ampo izanen da. Guztira bost etapa egonen dira jokoan. Igandean Jaenen hasi eta despedituko den aurre etapari egin beharko diote aurre; astelehenean, Laguardia de Jaenen hasi eta Humilladeron despedituko da lehen etapa; astearteko etapa Vegas de Genilen hasi eta Cordoban despedituko da; asteazkenean, beriz, Marbella izanen dute abiapuntu eta Benahavis helmuga; eta osteguneko azken etapa Torrox Costan hasi eta Antequeran bukatuko da.