Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Seniorrak-Autonomiako 2. Maila. Bigarren fasea. 1-9 postuen multzoko 5. jardunaldia: Altsasu Beteranoak - Aranguren (atzeratuta) / 9-18 postuen multzoko 5. jardunaldia: Altsasu Jubenilak - Peña Azagresa (atzeratuta)Autonomiako 2. mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian bigarren fasean. Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan dago, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. 1-9 postuen arteko multzoan, 5. jardunaldian, Altsasu Beteranoak taldea Arangurenen kontra jokatzekoa zen, baina Santa Ageda ospakizunak eta eguraldi txarra zirela eta, partida atzeratu zen. Sailkapen orokorrean San Juan taldea da lider, 8 punturekin. Altsasu Beteranoak zazpigarrenak dira, 5 punturekin.Igandean, otsailaren 15ean, atzera ere etxean jokatuko dute Altsasuko Beteranoek, Zelandi kiroldegian, 12:00etan, 8 punturekin bigarrenak diren Toki Ona Bortziriak taldeko jokalarien kontra. Partida konplikatua izango da, baina ea orain arte bezala ongi jokatu, irabazi eta sailkapenean gora egiten duten. Bestalde, 10-18 postuen multzoan, Altsasu Jubenilak eta Peña Azagresak jokatu beharreko lehia ere atzeratu zen, Santa Ageda ospakizunak zirela medio. Sailkapenean Amaiak jarraitzen du lider, 7 punturekin, eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrena da, azkenak, puntu bakarrarekin.Larunbatean, otsailaren 14an, Uharte Iruñean jokatuko dute Altsasuko Jubenilek, 19:00etan, 4 punturekin sailkapenean seigarrena den Uharte taldearen kontra. Ea partida zail horretan zer moduz doakien.