Autobus geltokiak Idertzegainen segituko du

Guaixe 2009ko otsailaren 9a

Gutxienez beste hiru hilabetez Idertzegain kalean segituko du Altsasuko autobus geltokiak. Iazko festen ondoren San Juan kaleko mutur batean sareak eta zoladura berritzeko lanak hasi zituzten eta horrek autobus geltokiaren leku aldatzea ekarri zuen. Lan haiek uste baino gehiago iraun dute negu gogorrak atzerapen asko sortarazi baititu. San Juan kaleko lanak despeditu berri dituzte, baina Constantino Salinas osasun etxea handitzeko lanek autobus geltokiko ibilgailuendako zati bat hartzen dutenez, Idertzegainen jarraituko du behin behineko geltokiak.