Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Obenasa enpresako langileak hasi dira Constatino Salinas osasun etxea handitzeko lanak egiten. Egungo eraikinaren mendebaldean beste bat jasoko dute. Lanak despeditzean, eraikinaren 308 metro karratuetan, 8 kontsultategi, itxaron guneak eta erabilera anitzeko gela bat izanen dira. Lanak despeditzean gelak jantzi eta bi eraikinak batuko dira. Orduan langile batzuk eraikin batetik bestera pasako dira lanera. Izan ere, egungo osasun etxean ere moldaketak eginen baitira. Aurreikusia dago larrialdiak hartzeko gunea eraberritzea eta egungo kontsultategien espazioa handitzea. Eraikuntza lanek zortzi hileko iraupena izanen dute, baina egin beharreko gainontzeko moldaketak osasun etxean lanak denbora gehiagoz egotea ekarriko dute. Nafarroako Gobernuak lanak Obenasari eman dizkio eta enpresak eraikina egiteagatik 917.079,59 euro jasoko ditu.