Azanza 56.a Andaluziako Itzuliko erlojupekoan

Guaixe 2009ko otsailaren 16a

Atzo abiatu zen Andaluziako Itzulia-Ruta del Sol lasterketa, Jaenen hasi eta despeditu zen 7,3 km-ko erlojupekoarekin. Andalucia taldeko Xavier Tondok irabazi zuen erlojupekoa, 8:31ko denbora egin eta gero. Rabobankeko Posthumari segundo bateko aldea atera zion eta Milrameko Velitsi 3 segundokoa. Euskaltel-Euskadin dabilen Jorge Azanzak lan ona egin zuen, 56.a sailkatu baitzen, 31 segundora. Txirrindulari inportanteenek - Denis Menchov, Samuel Sanchez eta Cadel Evans tarteko - ez zuten aparteko lanik eginGaur Ruta del Soleko bigarren etapa jokatuko da, La Guardia eta Humiladero artekoa, 169 kilometrokoa. Hirugarren mailako bi portu igo beharko dituzte.