Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burunda Txirrindularitza Klubeko kategoria txikietan 32 txirrindulari ariko dira eta Rural Kutxa afizionatuetan 25Vianako Bodega Rioja Vega upategiak 2009 denboraldirako Burunda Txirrindularitza Taldeko taldeen aurkezpena hartu zuen larunbatean. Aurten kategoria txikietan 32 txirrindulari ariko dira (eskolan 21 - hasiberriak 12, kimuak 7 eta haurrak 2 - , kadeteetan 4 eta gazteetan 7) eta afizionatuetan, Rural Kutxan, 26 izan behar ziren baina azkenean 25 dira, Mario Garcia Greciako talde kontinental batean ariko delako. Krisia hizpide den garai zail hauetan, Burunda Txirrindularitza Klubak euren taldeak indartzeko egindako apustua eta aurkezpenean erakutsitako ilusioa haize bolada ederra izan ziren bildu zirenendako. Afizionatuen Rural Kutxa talde nafarrean Estatuko toki askotako txirrindulariak eta kanportarrak bilduko dira aurten. Soilik bi dira nafarrak - Guillermo Lana (Azpiru-Ugartetik datorrena) eta Javier Bidorreta (CAItik datorrena) - nahiz eta Sabiñanigoko Javier Moreno Nafarroan bizi. Gainontzekoen jatorria zabala da: Euskal Herriko gainontzeko probintzietatik datozenak, Huesca, Zaragoza, Girona, La Coruña, Palencia, Avila, Madrid, Toledo, Albacete, Uruguay eta Panama. Taldea indartu eta garaipenak lortzeko fitxaketa inportanteak egin ditu Rural Kutxak. Horietako bat da Azpiru-Ugarte talde desagertutik datorren Guillermo Lana. 25 urte zituen eta profesionaletara saltoa egiten ez zuenez txirrindula uztea zen bere asmoa, baina Rural Kutxako eskaintza aztertu eta onartzea erabaki zuen "urtero profesionaletara txirrindulariren bat pasatzen duen taldea baita, eta profesionaletara pasatzeko ilusioa beti izaten delako". Ildo honetan, Azpiru-Ugarte desagertutako taldetik sei txirrindulari pasa dira Rural Kutxara, Lanaz gain Uruguayko Fabricio Ferrari - garaipenak ekarriko dituela espero da - , Mikel Filgueira bizkaitarra, 23 urtez azpiko torneoko irabazlea, eta Jon Oria, Julen Gonzalez eta Garikoitz Bravo gipuzkoarrak, azken hau iazko errebelazioetako bat. Baita ere aipatzekoa da Scott-American Beef talde ohiko bi txirrindularien fitxaketa: Florentino Marquez eta Ruben Garcia eta Panamako Yelco Gomezen sarrera. Helburu konkreturik ez baina ilusio askoRural Kutxako zuzendari Eugenio Goikoetxeak ez zuen helburu konkreturik aipatu izan nahi. "Txirrindularietan eta arlo teknikoan egindako fitxaketekin honek itxura ona dauka. Txirrindulari bakoitzak bere lana izango du, baina errepidera garaipen bila atera behar da, lehiatzeko prest. Gero helduko dira garaipenak hala ez" zihoen zuzendariak. Iritzi berekoa zen Floren Eskisabel gerentea. "Lasterketetan ikusi beharko da uste dugun bezain talde ona dugun hala ez, baina honek itxura ona du, eta espero dezagun emaitzek laguntzea. Gauza politak egiteko taldea dago aurten, eta ilusioz beteta gaude" nabarmendu zuen Eskisabelek. Arlo teknikoa ere indartu daTxirrindulariez gain, arlo teknikoa hobetu du Rural Kutxak. Kaiku afizionatuetan horrenbeste lan egin duen Iñaki Juanikorena ariko da kirol zuzendari lanetan, Eugenio Goikoetxea eta Alejandro Hernandezekin batera. "Fitxaketa ona egin dugu berarekin" zihoen Eskisabelek. Juan Manuel Hernandez izango da koordinatzaile orokorra. Horretaz aparte prestatzaile fisikoa eta dietista baten zerbitzua izango du taldeak, ohiko masajista - Javier Zubillaga eta Nerea Martinez - eta Jorge Hernandez mekanikoaz gain. Aurrekontuak eta besteBurunda Txirrindularitza Klubak 288 bazkide dauzka, eta aurten eskola mailako bost lasterketa, kadeteen mailako lasterketa bat, juniorren mailako bi proba eta bi lasterketa herrikoi - martxoan gaztetxoekin eginen duten zeharkaldia eta urriko Sakanako txirrindula eguna - antolatuko ditu. Aipatu txirrindulariez gain, BTT sailean 45 txirrindulari aritzen dira eta zikloturistetan 25. Diru kontuak aintzat hartuta, 310.000 euro inguruko aurrekontua izanen duela aipatu zuen Pablo Jimenez lehendakariak. Izan ere, Rural Kutxa talde afizionatuaren aurrekontua 250.000 eurokoa da. Eskoletarako, kadeteetarako eta jubeniletarako 35.000 euro bideratuko ditu Burunda Txirrindularitza Taldeak, eta ekainaren 14ko BTT zeharkaldiaren antolakuntzarako 25.000 euro. BURUNDA TXIRRINDULARITZA KLUBEKO TXIRRINDULARIAK-AFIZIONATUAK*ELITE MAILAKOAK:-Guillermo Lana (Murieta, 1984). Azpiru-Ugartetik.-Ruben Martinez (Madrid, 1985).-Fabricio Ferrari (Sta. Lucia, Uruguay, 1985). Azpiru-Ugartetik.-Mikel Filgueira (Abadiño, 1986). Azpiru-Ugartetik.-Adrian Saez de Arregi (Araia, Araba, 1986).-Victor de la Parte (Gasteiz, 1986). -Aleix Fábregas (Ripoll, Girona, 1986). *23 URTEZ AZPIKOAK:-Ruben Garcia (Sta. Cruz Pinares, Avila, 1987). Scott-A.Beef taldetik.-Ivan Gonzalez (Gasteiz, 1987).-Jose Migel Fernandez (Avila, 1987).-Floren Márquez (Ossa Montiel, Albacete, 1987). Scott-A.Beef taldetik.-Arturo Ariño (Utebo, Zaragoza, 1987).-Pablo Torres (Cambre, La Coruña, 1987).-Angel Moreno (Avila, 1988).-Yelco Gomez (Panama, 1989).-Julen Gonzalez (Beasain, 1989). Azpiru-Ugartetik.-Francisco Javier Moreno (Sabiñanigo, Huesca, 1989).-Jon Oria (Azpeitia, 1989). Azpiru-Ugartetik.-Javier Vidorreta (Tutera, 1989). CAI taldetik.-Mario Contreras (Toledo, 1989).-Garikoitz Bravo (Lazkao, 1989). Azpiru-Ugartetik.-Diego Palencia (Toledo, 1990).-Ruben Cuesta (Navalcarnero, Madrid, 1990).-Ruben Herreros (Madrid, 1990).-Jose Maria Pecharroman (Palencia, 1990).Zuzendariak: Eugenio Goikoetxea, Alejandro Hernandez eta Iñaki Juanikorena.-ESKOLAK*JUNIORRAK EDO GAZTEAK (RURAL KUTXA)-Andoitz Azurmendi (Leitza, 1991).-Ion Irigoien (Urdiain, 1991).-Andoni Palomino (Altsasu, 1991).-Alvaro Sorbet (Arre, 1991).-Julen Sagastibeltza (Leitza, 1991).-Beñat Txoperena (Igantzi, 1991).-David Irigoien (Urdiain, 1992).Teknikoak: Aitor Arteta, Eugenio Ondarra eta Ibai Jimenez.*KADETEAK (AUTO TALLERES SAN MIGEL)-Leonel Arroyo.-Luis Rojas.-Josu Vazquez.-Mikel Vazquez.Teknikoa: Iñaki Romero* HAURRAK (KATEALDE-CARBURANTES AZAZETA)-Ander Vinagre.-Unai Lasa.-Fernando Byron Carrera.Teknikoa: Pedro Iparragirre*KIMUAK (KATEALDE-CARBURANTES AZAZETA)-Eneko Aramendia.-Aritz Irigoien.-Josu Gabirondo.-Saioa Baztan.-Eneko Vilar.-Ion Alexis Cabrera.-Alex Uncilla.-Asier Juanez.*HASI BERRIAK (KATEALDE-CARBURANTES AZAZETA)-Hodei Zia.-Ailetz Lasa.-Josu Jaka.-Ander Jaka.-Iosu Etxeberria.-Martzel Etxeberria.-Maialen Aramendia.-Unai Baztan.-Oihan Perez.-Andoni Ocaña.-Oihan Azkona.-Julio Cesar Sarango.