Katushako Steegmans nagusitu zen Andaluziako Itzulian

Guaixe 2009ko otsailaren 18a

Atzo Andaluziako Itzuliko bigarren etapa jokatu zen. Euskalteleko Javier Aramendia etapako ihesaldian murgildua egon zen - 127 kilometro egon zen ihes eginda Andaluciako Ramirez eta Skileko Goesinnen txirrindulariekin - , baina helmugarako 10 kilometroren faltan tropelak harrapatu zituen, Rabobank eta Katusha esprinterren taldeak tiraka hasi eta gero. Etapa esprintean erabaki zen eta azkarrena Katushako Geert Steegmans belgiarra izan zen, bere taldekide eta asteleheneko etapako irabazle Danilo Napolitanori gailenduz. Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 48.a izan zen, denbora berean.Sailkapen orokorrean Rabobankeko Joost Posthumak jarraitzen du lider (8:35:32). Jorge Azanza 46.a da, 33 segundora. Gaur hirugarren etapari egin beharko diote aurre.