Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Seniorrak-Autonomiako 2. maila. Bigarren fasea. 1-9 postuen multzoko 6. jardunaldia: Altsasu Beteranoak - Repuestos Gali (atzeratuta) / 9-18 postuen multzoko 6. jardunaldia: Huarte 59 - Altsasu Jubenilak 45Autonomiako 2. mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian bigarren fasean. Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan dago, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. Beteranoena atzeratuta1-9 postuen arteko multzoan, 6. jardunaldian, Altsasu Beteranoak taldea Repuestos Galiren kontra jokatzekoa zen, baina partida atzeratu da. Egun, sailkapen orokorrean San Juan taldea da lider, 10 punturekin eta Altsasu Beteranoak zazpigarrenak dira, 5 punturekin. Igandean, otsailaren 22an, atzera ere etxean jokatuko dute Altsasuko Beteranoek, Zelandi kiroldegian, 12:00etan, 5 punturekin zortzigarrenak diren Tafalla B Ardoi taldeko jokalarien kontra. Arerio zuzenak diren bi talderen arteko lehia izanen da eta sailkapena dago jokoan; hortaz, ea altsasuarrak fin ibiltzen diren. Bestalde, 10-18 postuen multzoan, Altsasuk Uharte Iruñean jokatu zuen Huarte taldearen kontra. Partida oso lehiatua izan zen, baina azkenean uhartearrek 59-45 irabazi zieten altsasuarrei. Bigarren fase honetan Altsasuk oraindik ez du garaipena ezagutu. Sailkapenean Amaiak jarraitzen du lider, 9 punturekin, eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrena da, azkena, bi punturekin. Ostiralean, otsailaren 20an, etxean jokatuko dute Altsasuko Jubenilek, Zelandi kiroldegian, 19:00etan, 6 punturekin sailkapenean seigarrenak diren Gazte Berriak B taldeko mutilen kontra. Ea etxean jokatzeak lehen garaipena ospatzeko bidea ematen dien.