Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur despedituko da Andaluziako Itzulia. Atzoko hirugarren etapan, aurrekoetan bezalaxe, ihesaldi luzea burutu zuen laukote batek: Euskalteleko Iñigo Landaluzek, Contentpolisteko Julian Sanchezek, Serramentiko Luis Angel Matek eta Andaluciako Francisco Javier Martinezek. 10. Kilometroan egin zuten hanka, baina etapa amaitzeko 10 kilometro falta zirenean irentsi zituen tropelak. Hor esprinterren taldeak lanean hasi ziren, baina aldapan despeditzen zen etapa, eta azkarrena Diquigiovanni taldeko Davide Rebellin beteranoa izan zen, Andaluciako Xavier Tondori 2 segundo eta Milrameko Martin Velitsi 5 segundoko aldea atereaz. Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 21.a izan zen, 5 segundora. Sailkapen orokorrean Rabobankeko Joost Posthumak eusten dio lidergoari (12:52:46). Jorge Azanza 46. postutik 26.era igo da, liderrarengatik 38 segundora. Gaur despedituko da Andaluziako Itzulia, Torrox Costatik Antequerasra bitarteko 165,4 km-ko etaparekin.