Batixabiren jokaldi berria banatu da

Guaixe 2009ko otsailaren 18a

Kima Euskara Taldeak banatu berri du batixabi jolasaren 22. jokaldia. Euskaltzale altsasuarrek oraingoan animalien onomatopeiekin jolastea proposatu dute. Soinu bakoitza toki egokian kokatzean datza jokaldia. Txartelak ohiko tokietan banatu dituzte eta taldearen web orriaren bidez ere jokatu daiteke, hilaren 24ra arteko epea dago.