Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken egunetara iritsi da otsaila eta bertan dugu martxoa. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da martxoaren 8an. Eguna bakarrik ez, Altsasuko Udalak hilabetea eskaini die emakumeei. Beste jarduera batzuekin batera, Berdintasun Sailak eta Kultura Sailak emakumeak protagonista izanen dituen film saila antolatu dute martxorako. Emakumeak: egitatea aniztasunean izenarekin, bazter ezberdinetako emakumeen errealitateak irudikatuko dituzte Zineforum-ean bost filmen bidez. Aste honetan mustuko dute saila, Jaime Rosalesen La soledad filmarekin. Datorren astean, martxoaren 5ean, 6an eta 8an, Deepa Mehtaren Agua filmaren txanda izanen da. Martxoaren 12, 13 eta 15ean, Angeles Gonzalezen Una palabra tuya ikusteko aukera izanen da. Martxoaren 19an, 20an eta 22an, Alvaro Beginesen ¿Por qué se frotan las patitas? ekarriko du Zineforum-ak. Film saila despeditzeko, martxoaren 26an, 27an eta 29an Anahí Berneriren Encarnación filma ikusi ahal izanen da. Talde feministek proposamen gehiagoAukera horiek guztiak gutxi ez, eta beste proposamen bat egin digute Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak taldeek. Abortuaren gaia lantzen duen 4 meses, 2 semanas, 2 días film errumaniarra ikustera gonbidatu gaituzte. Aukera bikoitza izanen da: martxoaren 3an, asteartean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean botako dute eta 4an, asteazkenean, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sinopsiak:La soledadJaime Rosales. España, 2007. Adelak urtebeteko haurra galduko du Madrilen, autobus batean leherturiko bonba baten ondorioz. Inesekin bizi da. Inesen alabak minbizia duela jakingo du. Film honek Goya saria irabazi zuen. AguaDeepa Mehta. Kanada eta India, 2005. 1938ko India kolonialean girotutako filma. Chuyia, 8 urteko neskatxa, adineko gizonarekin ezkondu dute eta eztei gauean bertan alargun gelditu da. Ilea moztuko diote eta alargunendako ashram batera eramanen dute. Bere bizitzak ezer balio ez zuenean, Kalyani ibaiaren ertzean, Narayan ezagutuko du, Gandhiren jarraitzaile idealista. Una palabra tuyaÁngeles González-Sinde. España, 2008. Rosario eta Milagros lankideak eta lagunak dira. Biak kale-garbitzaileak dira. Biek kolpe gogorrak jaso dituzte bizitzan, eta itxaropen gutxi dute.Por qué se frotan las patitasAlvaro Begines. España, 2006Hiru emakumek -Luisen amak, emazteak eta alabak- ihes egiteko mehatxua egingo dute. Luisek ez du ezer ulertzen. Komedia musikala da.EncarnaciónAnahí Berneri. España eta Argentina, 2008. "Aktorea naiz", horrela aurkezten du Erni Levier-ek bere burua. Badaki bere urterik onenak pasa direla. Buenos Airesen bizi da, bedette lanetan egin zituen filmen posterrez inguratuta. Bizi arrunta da berea. Baina hamabost urte betetzera doan ilobaren gonbidapenak bere jaioterrira eramanen du. Anarendako esperientzia berriak izateko garaia da. Ernirendako, berriz, zailtasunez beteriko itzulera. 4 meses, 2 semanas, 2 díasErrumania, 2007. Zuz: Cristian Mungiu. Akt: Anamaria Marinca, Laura Vasiliu, Vlad Ivanov, Alex Potocean, Luminita Gheorghiu. 113 min. Drama. Otilia eta Gabita gelakideak dira unibertsitateko egoitzan. Errumaniako hiri txiki batean bizi dira komunismoaren azken urtetan. Gela merkea alokatu du Otiliak eta Bebe jaunarekin geratu dira bertan. Gabita haurdun dago eta abortoa legez kanpokoa da.