The Kluba Altsasuko gaztetxean

Guaixe 2009ko otsailaren 27a

Ska taldeak albiste ditugu azken aldian. Joan zen astean Luis Kalandrakaren eta Pello Reparezen Vendetta taldeak izan genuen hizpide, argitaratu berri duen diskoagatik. Aste honetan, berriz, etxarriarrak Skalariak taldean lagun izan zuen Juantxoren egitasmo musikal berria da albiste, The Kluba taldea. 10 urteko ibilbidearen ondoren, atsedena hartu du Skalariak taldeak. Baina inola ere ez bere taldekideek. Vendetta taldean bat egin dute batzuek. Ska talde ezaguneko abeslari Juantxok berriz, The Kluba sortu du. Azken 10 urtetako ibilbidea ezin alde batera utzi eta, beraz, nabaria da Skalariak taldearen kutsua. Baina aire berririk ere badakar: ikuspegi musikal zabalagoa, Jamaikako kutsu melodikoa, musika bandaren ikuspegi berria eta oholtza gainean ikuskizuna eta originaltasuna. Musika eragin ugari baditu ere, 3 talde nabarmentzen dituzte taldekideek: The Clas, Stry Cats eta The Pogues. Pardal Roquer-ek (kontrabaxua) eta Lleidako Como Roquer-ek eta Banda J. Butxaca (bateria) eta Marquès-ek (gitarra) osatzen dute taldea. Musikarekin ez ezik, poesiaren bidez zabaltzen du The Klubek bere mezua, poesia hurbil eta kaletarraren bidez.  Apirilean argitaratuko du The Klubak bere lehen diskoa. Ordura arte itxoin beharrik gabe, haren aurrerapena entzuteko aukera paregabea dugu bihar, 23:00etan, Altsasuko gaztetxean.