Altsasuko Jubenilen lehen garaipena

Guaixe 2009ko otsailaren 25a

Seniorrak-Autonomiako 2. maila. Bigarren fasea. 1-9 postuen multzoko 7. jardunaldia: Altsasu Beteranoak - Tafalla B (atzeratuta) / 9-18 postuen multzoko 7. jardunaldia: Altsasu Jubenilak 51 - Gazte Berriak B 42Autonomiako 2. mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian bigarren fasean. Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan dago, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. Orain arte Altsasu Jubenilek ez zuten garaipenik ezagutzen, baina asteburu honetan bolada txar horrek amaiera izan zuen, Gazte Berriak B taldeari 51-42 irabazi baitzieten Jubenilek. Aldiz, Altsasu Beteranoak taldeak Tafalla Brekin jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen. Beteranoena atzeratuta1-9 postuen arteko multzoan, 7. jardunaldian, Altsasu Beteranoak Tafalla B Ardoi taldearen kontra jokatzekoa zen, baina partida atzeratu da. Egun, sailkapen orokorrean San Juan taldea da lider, 12 punturekin eta Altsasu Beteranoak zazpigarrenak dira, 7 punturekin. Larunbatean, otsailaren 28an, Iruñean jokatuko dute Altsasuko Beteranoek, San Juan kiroldegian, 20:00etan, San Juan liderraren kontra. Partida konplikatua izanen da, baina ea zer moduz erantzuten duen Altsasuko Beteranoak taldeak. Bestalde, 10-18 postuen multzoan, Altsasuk etxean jokatu zuen Antsoaingo Gazte Berriak B taldearen kontra. Partida oso lehiatua izan zen, baina azkenean altsasuarrek bigarren faseko lehen garaipena lortzeko aukera izan zuten, 51-42 irabazi baitzieten iruindarrei. Merezitako garaipena izan zen Altsasuko Jubenilena. Sailkapenean Amaiak jarraitzen du lider, 9 punturekin, eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrena da, azkena, lau punturekin.Larunbatean, otsailaren 28an, Iruñean jokatuko dute Altsasuko Jubenilek, Amaia liderraren kontra, 18:00etatik aurrera. Oso lehia zaila izanen da baina ea lortutako lehen garaipenak behar duten konfiantza ematen dien Altsasuko gazteei.