Dendarien Elkarteak zuzendaritza berritu du

Guaixe 2009ko otsailaren 24a

Aurreko ostegunean urteko batzarra egin zuen Altsasuko Dendarien Elkarteak. Elkarteak, gaur egun, 40 komertzio biltzen ditu eta haietako 16ren ordezkariak izan ziren bilkuran. Dendari altsasuarrek onartu zuten iazko kontuak eta jarduera memoria onartzea. Aurtengoa ere onartu zuten. Horren arabera, udaberri eta eguberrietan sustapen kanpainak eginen ditu dendari elkarteak. Gainera, Altsasuko II. stock azokarako data ere zehaztu zuten: martxoaren 28a eta 29a. Elkarteko 20 dendak jarriko dituzte saltokiak Burunda pilotalekuan. Zuzendaritza berriaBestalde, dendariek batzarrean erabaki zuten Cederna-Garalurrekin duten laguntza teknikoko kontratua berritzea. Zuzendaritza Batzordea ere berritu zuen elkarteak. Presidente berria Ibone Prieto izanen da. Presidente-ordea Juan Ramos izanen da. Zuzendaritza taldea honakoek osatzen dute: Gerardo Mazkiaran (idazkaria), Mari Jose Etxarri (diruzaina), Ainhoa Alvarez (1. batzordekidea), Estibaliz Asensio (2. batzordekidea),  Gema Lakuntza (3. batzordekidea), Maru Garcia (4. batzordekidea). Raquel Lezea eta Alfonso Arnedo ordezko batzordekideak izanen dira.