Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
LAB sindikatuak oharra zabaldu du hiru exijentziekin. Batetik, Nitram Pool SL enpresak Zelandi kiroldegian lan egin zuten monitoreak berronartu ditzala. Bestetik, "eskirolek euren lanpostuak "kaleratutako" monitoreei itzultzea" eta, azkenik, Altsasuko Udalari "lan baldintza duinak eta zerbitzu publiko duinak bermatzea exigitu". LABek bere oharrean dioenez "Zelandi kiroldegian lan egiten duten monitoreak "kaleratuak" izan ziren otsailaren 3an Nitram Pool SL enpresak inposaturiko prekarietatearen ondorioz". Sindikatu abertzaleak dioenez "monitore hauek beste lankideekin batera, Zelandi kiroldegiko langileen lan baldintzak hobetzearen alde borrokatu dute". LAB-ek dioenez "Nafarroako kirol kudeaketarako lan hitzarmena bere osotasunean errespetatzea eskatu zutela eta aldarrikapen horrek eraman ditu monitoreak kalera". AkordioazSindikatu abertzaleak dioenez, Nitran Pool SL enpresak "aurreko monitoreak bezain lan-baldintza kaxkarretan jarraitzen duten" monitoreak kontratatu ditu. LABek bere oharrean ziurtatu du enpresak udalarekin duen akordioaren puntuetako batzuk ez ditu bete. Horren adierazle lirateke sindikatuarendako euskarazko klaseak emateko beharrezkoak diren perfil linguistikoak betetzen ez dituzten monitoreak kontratatzea. Aldi berean, LAB-ek gogora ekarri du udalaren eta enpresaren arteko akordioan "Altsasuko herritarrek lanpostu horietan jarduteko lehentasuna" dutela. LABen ustez "zerbitzu honen pribatizazioaren ondorioz Altsasuko udalak lortu duena prekarietatea lan baldintzetan eta prekarietatea zerbitzuan sortzea izan da". Pribatizazioak "eragiten dituen ondorio larriengatik haren aurkako jarrera irmoa" adierazi du sindikatuak. LAB sindikatuak, azkenik, elkartasuna adierazi die "kaleratutako" monitoreei. Aldi berean, bihar, 19:00etan Altsasuko udaletxe aurrean eginen den kontzentrazioan parte hartzera deitu du.