Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Zelandi Kiroldegiak ikastaroen eskaintza zabaldu du ohiko ikastaroez gain kick boxing kurtsoa eskainiz. Jakina da kick boxingak zale asko dituela Sakanan, eta horren jakitun, kick boxing ikastaroa antolatzea erabaki du Zelandi Kiroldegiak. Ikastaroan interesa dutenek Zelandi Kiroldegitik pasa beharko dute kurtsoari buruzko informazioa jasotzera. Boxeoa eta arte martzialak bateraKick boxinga jatorri japoniarra duen arte martziala da. Boxeoaren eta borrokaren teknikak karatea eta taekwondoa bezalako arte martzialen teknikekin nahasi egiten dira bertan. Boxeo eskularruak dituzte kick boxingean aritzen direnek eta besoekin bereziki boxeo teknikak lantzen dituzte, eta hankekin, aldiz, arte martzialen mugimenduak. Finean: gerritik gora boxeoa eta gerritik behera karatea eta taekwondoa. Kirol honek oreka, malgutasuna, potentzia eta erresistentzia lantzen ditu. Defentsa edo babesa boxeotik hartzen du, eta estrategia, aldiz, karate eta taekwondotik. Hanka eta eskumuturrak dira kirol honen oinarri, baina gorputz osoa lantzeko oso aproposa da, eta buruaren oreka lortzeko ere bai. Oso kirol osoa da, prestaketa fisiko orokorrari garrantzi handia ematen baitio: lasterka egin, pisuak altxatu, sokasaltoan ibili, abdominalak egin...