Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Orfeoiak ibilbide luzeko harrobia du. Haurrek 5 urterekin izaten dute lehen harremana musikarekin. Hastapeneko talde honek Haurren Abesbatzari egiten dio lekua. Hau da, hain zuzen ere, bihar Altsasuko Iortia kultur gunea bisitatuko duena. 6 eta 10 urteko 50 haurrek osatzen dute Iruñeko Orfeoiaren Haur Korua. Haurrei musikaz gozatzen irakasteko helburu garbiarekin sortu zen abesbatza hau. Eta aldi berean, ahots-teknikak lantzen hasteko aukera ematen die.Teresa Apestigua Gillenen zuzendaritzapean kontzertu entretenigarria eskainiko dute bihar, 20:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Haur abestiak, abesti herrikoiak eta beste herrialdetako kantak eskainiko dituzte. Diana Yerro izanen dute pianoan. Kontzertua doan izanen da.