Bata bestearen atzetik

Guaixe 2009ko martxoaren 5a

Kima Euskara Taldeak batixabiren jokaldi berria banatzearekin batera otsaileko sarituen berri ere eman du. Ohi bezala, MP4a eta Gaztezulo aldizkariko bina harpidetza banatu ditu 152 parte-hartzaileetatik 3 onenen artean. Animalien onomatopeiekin jokatzeko aukera eman ondoren Kimak esaera zaharrekin jokatzea proposatu du martxoan. Guztiek ere "presarekin eta azkartasunarekin lotura dute". Horrela KORRIKArekin bat egin nahi izan  du Kimak. Jokaldiko txartelak ohiko tokietan eta taldearen web orrian eskuratu daiteke.