Hautaketa profesionalak eta lan merkatuko kanpainaren I. lehiaketa

Guaixe 2009ko martxoaren 10a

Hautaketa profesionala egiteko orduan genero estereotipoak duten eraginari buruzko I. Irudien Lehiaketa antolatu du Altsasuko Udalak. Sariak aurreko ostiralean banatu zituen Altsasuko alkateak Gure Etxean, DBHko 50 ikasleren aurrean. Guztira, 10 irudi aurkeztu dira lehiaketara, irudietako batzuk taldean egin baitituzte. Lehiaketa Altsasuko hiru ikastetxeetako DBHko 3. eta 4. mailetako 300 ikasleei zuzenduta zegoen. SariakLehenengo saria (300 euro), Leire Zabalo Imazendako izan da; bigarrena (200 euro), Aingeru Lopez de Zubiria eta Nagore Diazendako; hirugarrena (100 euro), Iker Markinezendako; eta, laugarren saria (50 euro), Gabriel Chitu, Javier Fernandez de Garaialde eta Lazkanorendako. Kanpainaren helburua izan da gazteengan hausnarketa eragitea, hautaketa profesionala egiterakoan esterotipoek duten indarrarekin. 2007an Altsasuko Udalak onartu zuen Altsasuko Gizon eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasun Plana. Aipatu lehiaketa, Berdintasun Plana garatzen duen ekintzetako bat izan da. Ekimen horrek ikasleria, guraso eta irakasleak heztea du helburu. Eta nabarmentzen dute, hautaketa profesionala egiteko orduan, sexuen arteko roll banaketaz baino gehiago, lan merkatu aldakorra, pertsonaren ahalmen eta gaitasunak eta bokazioa hartu behar dira kontuan.