Murtziako Itzulia, Menchovendako

Guaixe 2009ko martxoaren 9a

Atzo despeditu zen Murtziako Itzulia, Santiago de la Riberan hasi eta Murtziako Gran Vian despeditu zena. 142,5 kilometroko etapa esprintean erabaki zen eta Rabobankeko Graeme Brown nagusitu zen Columbiako Henderson eta Saxo taldeko Haedo eta Gossen aurrean, Murtziko Itzulian bere bigarren garaipena lortuz. Euskalteleko Ruben Perez seigarrena izan zen, denbora berean, eta haren taldekide Jorge Azanza altsasuarra 34.a sartu zen, denbora berean. Rabobank taldeak lan bikaina egin du Murtzian, etapa garaipenak lortzeaz gain, sailkapen orokorrean nagusi izan baitira. Izan ere Nafarroan bizi den Rabobankeko Denis Menchov errusiarrak ez zuen arazorik izan ostiraleko erlojupekoan lortutako abantaila defendatzeko - hirugarrena izan zen - , eta berak irabazi du Murtziako Itzulia (14:55:06). Hirugarren tokian sailkatu da bere taldekide Pieter Weening. Taldekako garaipena ere Rabobankek eskuratu du. Jorge Azanza 35.a sailkatu da sailkapen orokorrean, 19:33ra.